GURI BURUZ

Pasioak mugitzen gaitu; txirrindularitza, natura eta gizabanakoa. Independentzia pertsonal eta profesionalaren babesle gara.

Maitasun eta dedikazio osoz sortzen ditugun produktuak egunekoak eta kalitate altukoak dira, bizi garen gizarte eta munduarekiko sentitzen dugun ardura betez. Gure bultzada eman nahi dugu giza baliabideen esplotazioaren kontra, berdintasunaren alde, izaki bizidunen arteko errespetuaren alde eta gure planetarekiko errespetuaren alde.

Kalitate altuko arropa eta estilo berezia.

Zaiklin fusio internazionala da, kalitate altuko txirrindularitzako arropa sortzearen beharretik sortua, Euskal Herrian fabrikatua eta mundura irekia, estilo propio eta mezu argiarekin. Txirrindulariek txirrindularientzako eginiko produktua. Azken tendentzien konpasera goaz, gure modura interpretatu eta material berriez baliatuz egungo produktuak sortu nahian.

TRUE TO YOU filosofia bat da. Txirrindularitzagatik guztia ematen dutenei zuzendua, nork bere burua eta bidea errespeta ditzan. Pertsonak eta natura errespetatzen dituzten kirolariak. Bizikletaren maitale eta jakitun, askotan, bide zailena dela ederrena.”